ELAk Cafe Boulevardeko 15 langileentzako bermeak eskatzen ditu

2006/09/19
ELA-Zerbitzuak Bilboko Cafe Boulevard-eko 15 langileen egoerarengatik duen kezka agertu nahi du. Espekulazio negozio baten ondorioz, Cafe Boulevard ixteko mehatxu baten aurrean aurkitzen gara. Egoera honen aurrean, bertan lan egiten duten 15 lagunen etorkizuna bermatzeko beharra aldarrikatzen du ELAk.

ELA beldur da langile horien egoera ez dela kontutan hartuko datozen egunetan egiten diren bileretean. Gatazkan zerikusia duten empresa eta erakundeek 15 lagun horiei lana bermatu behar dietela azpimarratu nahi du ELAk.