ELAk helegitea aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzak egindako espetxeetako languntzaile lan poltsen deialdiari

2022/10/14
Sindikatuak espetxetako transferentziaren kudeaketa kaskarra salatu du, eta Eusko Jaurlaritzari lanpostuen zerrendari eta lan baldintzei buruzko benetako negoziazioa eskatzen dio, baita espetxe eredua hurbilagoa, gizatiarragoa eta euskaldunagoa izatea ere.

Eusko Jaurlaritzaren espetxeetako languntzaileen lan poltsen deialdia aztertu ondoren, ELAk erabaki du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, espetxe legeekin eta euskal administrazioarekin berarekin talka egiten duelako.

Helegiteak hiru ardatz ditu. Alde batetik, hizkuntza eskakizunen puntuazioa ez da egokia, dagokion dekretuak ezarritako gutxieneko merezimenduak ez dituelako betetzen, Euskal Administrazioak berak egina izanagatik ere.

Bigarrena, espetxeetako laguntzaile gisa jarduteko prestakuntza baldintzak ez dira betetzen. Espetxe Ikasketen Eskolan hiru hilabeteko prestakuntza eta beste 18 hilabeteko prestakuntza behar dira. Prestakuntza falta horrek, 42,5 orduko hamar jarduera presentzialekin ordezkatu nahi dira. Ondorioz, arrisku larrian jartzen ditu hautagaiak, plantillako gainerako langileak eta barneko pertsonak, ez baitute prestakuntza egokirik espetxeetan lan egiteko.

Hirugarrenik, 16 urteko pertsonei deialdian parte hartzeko gaitasuna ematen zaie, zigortua izateko 18 urte izan behar direnean. Argi dago baldintza horrek ez duela inolako logikarik eta eragindako pertsona guztiak arriskuan jartzen dituela.

Horren aurrean, ELAk salatu nahi du aipatutako gabeziak dituzten poltsen deialdiak dakarren inprobisazio nabaria. Horrek guztiak, gizartearentzat hain zerbitzu berezia den honetan, ondorioak ditu, eta agerian zuten du kartzela transferentziaren kudeaketa eraginkortasun falta.

ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio partxeen ordez, lanpostuen zerrendari eta beharrezko langileez hornitzeko baldintzei buruzko benetako negoziazioari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du espetxe zerbitzuaren eredua ezagutzera eman, eta ez du bermatzen eredu hori gizatiarragoa, euskaldunagoa eta plantillarentzako bermeduna izango denik.