ELAk MasMovilek Euskaltel erosi ostean egindako lehen externalizazioa salatu du

2021/08/12
ELAk langileak mobilizatzeko deia egin du, operadorean enplegua defendatzeko

MasMovilek Euskaltelen jabetza eskuratu eta egun gutxira, zerbitzu bat externalizatzeko lehen plana salatu du ELAk. Jabe berriak dagoeneko jakinarazi du telebistaren negozioa kanporatzeko borondatea duela. Sei pertsona dira kaltetuak, horietako bat Euskalteleko plantillakoa.
Zerbitzua deskapitalizatzeko lehen urratsa dela ohartarazi du ELAk. MasMovilek erabateko eskrupulu falta erakutsi du, neurri hau oporraldi betean bultzatu baitu, zuzenean kaltetutako pertsonak babesik gabe utziz.
ELAk azpimarratu du beharrezkoa dela plantilla mobilizatzea, akziodun berriaren asmoei aurre egiteko eta enplegua eta lan-baldintzak defendatzeko, zerbitzuaren balioa ere hor baitago.
ELAk gogorarazi du prozesu hori ezin izango zela osatu Eusko Jaurlaritzaren bultzada eta bermerik gabe; izan ere, 1995ean sortu zenetik, Euskaltelen jabea izan zen % 40an, aurrezki-kutxekin batera ( % 60). Zuntz optikoko inbertsio nagusiei diru publikoarekin ekin ondoren, Euskaltel kapital pribatuari ireki zitzaion merkatuko prezioa baino merkeago, horrela Mondragon taldea, Endesa, Iberdrola eta Trilantic Capital Partness eta Investindustria funtsen sarrera jarraitua ahalbidetuz, Zegona eta Masmovilera iritsi arte. 2019an sortutako eskandaluaren aurrean, Urkulluk akzioak publikoki erosteko aukera proposatu zuen, baina, egiaztatu denez, Euskaltelen pribatizazioari eta deserrotzeari abala eta oniritzia eman ditu.