ELAk Osakidetzak anbulategiko zerbitzuak pribatizatu nahi dituela salatu du

2006/02/22

Gaur Donostian emandako prentsaurrekoan ELAk Osakidetzak zenbait osasun zerbitzu pribatizatzeko asmoa duela salatu da. Orain arte, Tolosako Espezializatuen Anbulategian zeuden zerbitzuak dira Osakidetzak pribatizatu nahi dituenak, urologia eta errehabilitazio kontsultak hain zuzen. Hemendik aurrera, La Asunción klinikan dagoen Inviza enpresak kudeatuko ditu. Guztira, 11 langileek bere lanpostua arriskuan ikusiko dute.

Horrelako ekintzetan garbi ikusten da, Osakudetzak zerbitzu publikoaren zentzu ustela duten kudeatzaile txarrek eramandako politika neoliberala aplikatzen duela. Pribatizazio honen arduradun bakarrak hauexek dira: Osasun Sailburua, Gabriel Inclán, eta Eusko jaurlaritza, pribatizazio politiketan bat egiten duelako aurrekoarekin. Tolosako anbulategia aurretik beste kasu bat zegoen, Oftalmologi zerbitzua, orain dela gutxi pribatizatua izan baizen. Galdetu beharko diegu ea Tolosako Anbulategia desagertzea nahi duten.

ELA sindikatuak onartezinak ikusten ditu zerbitzu publikoa suntsitu eta gero enpresa pribatuei erosi behar izateari bultzatzen duten politika hauek. Hau enpresa pribatuko zuzendari batek egin ezkero, zalantzarik gabe kalean egongo zen.

> <p> Puntu honetan bi puntu adierazi nahi ditugu: <

p>

-Eusko Jaurlaritzak 2004.eko ekitaldi ekonomikoa 312 milioi eurotako superabitarekin bukatu zuela (urte horretako Etxebizitza Departamenduaren gastu osoaren bikoitza).

-Eta, aurten 2006, nahiz eta Osasungintzan gutxi inbertitzen dela aitortu eta egiturazko arazo asko daudela (itxarote zerrendak, soberako lan-kargak, plantilen eskasia...), Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuetan iaz baino gutxiago esleitzen zaio. Gure datuen arabera, (ELAren bulego teknikoaren datuak) 2005.urteko gastu berbera mantentzeko 78,5 milioi euro gehiago esleitu beharko luke. 2006. urtean.

Ezin dugu ulertu, Gobernuak aurrezten duen bitartean, bere Sail handienetako batek, 12000 milioi pezeta ez inbertitzea, baliabideak eskasak direla esanez, eta, aldi berean Sail horrek zenbait zerbitzu ixtea gero berriro erosteko.

Azkenik, grebara iritsi arte mobilizatu garen bezala eta, gure osasun sisteman kalitate maila onartezinak diren langilearekiko politika neoliberalak salatuz, gai hau oso inportantea dela guretzat azpimarratu nahi dugu. Areago, irekita jarraitzen duen gatazkaren mobilizaziorako balioko du.