Etxebizitza izateko ekubidea ez da bermatzen aurrekontuetan

2010/10/28
ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek eta BerriOtxoak, Elkartzen, Kepasakonlakasa eta EGK eragile sozialek etxebizitzarako aurrekontu hornidura nabarmenki handitzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

 

ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ORAINGO EGOERA 

Etxebizitza izateko eskubidea ez da existitzen Euskal Autonomi Erkidegoan, ezta Euskal Herri osoan ere. Horren adierazlea da 145.000 gazte ezin direla emantzipatu, lan ezegonkortasun eta etxebizitzaren garestitasunagatik. Izan ere, bizilagunen %11,5ek baieztatzen dute etxebizitza propioa izan nahi dutela baina ezin dutela, nahiz eta lau pertsonatik hiruk lana eduki. Gainera, emantzipatzen direnek izugarrizko ahalegin ekonomiko eta pertsonalak egin behar dituzte.   

Oraingo krisialdiak egoera okerragotu  egin du, jadanik zeuden arazoei langabeziaren hazkunde dramatikoa gehitu zaielako, etxebizitza gastuei aurre egiteko ezintasunarekin. Pertsona askok etxea utzi behar izan dute, bataz beste horrelako lau kasu ematen direlarik egunero, eta ez ordaintzeagatiko epaiketen kopurua %20 hazi da. Beste aldetik, 20.000 bizilagun baino gehiago dituzten udalek kasu hauetarako premiazko ostatuak izan behar dituztela esaten duen legea ez betetzea baimentzen zaie udalei.
 
Adminisitrazioaren erantzuna

 

Eusko Jaurlaritzak ez dio jaramonik egiten etxebizitzaren orban honi, eta gai honetarako BPGren %0,3 besterik ez du zuzentzen. Gainera, krisialdiaren erdian, etxebizitza arazoak handienak direnean, etxebizitzarako gastu publikoa jaisten dute; sinesgaitza dirudien arren, 2010. ekitaldiko aurrekontuen  gastua baxuena da, 2007tik hona. 

Gainera, alokairuzko babestutako etxebizitzen kopurua handitu ordez (gastu publikoa gehituz), Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek jabetzako etxebizitzen prezioen espirala elikatu nahiago dute. Desgrabazio fiskalak izan dira, hain zuzen ere, higiezinen burbuilaren prezioen hazkundearen zergatia, neurri handiz; haien eragina etxebizitzen prezioen hazkundearen %15 eta %20 artean dagoela estimatzen da. Desgrabazio fiskalak errazteko politika honetan, gastu publikoaren

bikoitza izatera heldu dira (425,2 milioi, 188,9 milioiren aldean 2007ko ekitaldian, aurrekontuen proiektuan informazio hau argitaratzeari utzi zitzaion urtea). Honela, urtez urte, etxebizitzarako desgrabazioen %90ak jabetza dute helburutzat.

Oraingo ekonomi egoera ona ez denez eta eraikuntza sektorearen urrezko garaia atzean geratu denez, Eusko Jaurlaritza etxebizitza politika erabiltzen ari da higiezinen merkatua eta eraikuntza sektorea sustatzeko, etxebizitza eskubidea bermatzeko helburua alde batera utziz. 

Aldarrikapenak

-   Behar sozialei lehentasuna ematea exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari, haien artean etxebizitzari, beharrizanoi erantzuna emanez oraingo egoera mingarrian. Horretarako, beharrezkoa da etxebizitzarako aurrekontu hornidura nabarmenki handitzea, eta 2011ko ekitaldirako aurrekontuen egitasmoa ezin galtzeko aukera da.

Etxebizitza eskubidea osasunarena edo hezkuntzarena bezain oinarrizkoa da, eta horregatik bere aurrekontu hornidura sail hauenekin berdindu  beharko luke, eta oraingo BPGren %0,3tik osasunerako erabiltzen den %5era pasatzean 17 aldiz biderkatuko litzake egungo kopurua.

Alokairuzko etxebizitza eskaintza publikoa nabarmenki handi dezan eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari, hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeari lehentasuna emanez, eta ez eraikuntza berriari. Beharrezkoa da Europako herri aurreratuenen alokairu sozialaren maila lortzea.

Zehazki, etxebizitzen %35 alokairu sozialekoak dira Holandan, %27,2 Danimarkan, %24 Suedian, eta %17 alboko estatuan, Frantzian. Euskal Autonomi Erkidegoan, aldiz, %9ra ez da heltzen portzentajea. 

 Laburbilduz, erabateko aldaketa behar da etxebizitza politikan, behar sozialei zuzenduta egon dadin, eta ez merkatuari eta espekulazioari. Nahikoa delako,