Gizarte zerbitzuak esku pribatuetan

2007/09/24
Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen gizarte zerbitzuei buruzko lege aurreproiektuan ekimen pribatuak goreneko garrantzia hartzen duela salatu du ELAk. Bere esanetan, euskal gizarte zerbitzuen sistema itxuratzeko eta sendotzeko, titulartasun pribatuko zerbitzu eta zentroen sarea indartu eta finkatzearen aldeko apostua egiten du, publikotasunaren kaltetan, beti ere.