Hiru ordutako greba Gipuzkoako zahar-etxeetan

2009/02/27
Zahar-etxeetako langileen gehiengo zabal batek bat egin du ELAk gaurko Gipuzkoan deituta zuen hiru orduko greba deialdiarekin.

Izan ere, jarraipena ezberdina izan arren zentruetan, erabatekoa izan da erresidentzia hauetan: Tolosako Iurreamendi, Andoaingo San Juan Batalatzailea, Ordiziako San Jose, Billabonako Santiago, Elgoibarko San Lazaro, Eskoriatzako Egoitza, Bergarako Mixpirualde, Errenteriako Geontologikoa, Irungo Mendibil, Oiartzungo Petra Lecuona, eta Donostiako Aldakoenea eta Txara Bat, besteak beste.

 Sektore feminizatua eta prekarioa

Adinekoen egoitzetan langileen sektorea, feminizatua, soldata bajukoa, lan baldintza kaxkarrekin (lan gogorra, denbora urriko lanaldiak ugari eta, askotan egutegirik gabe), eta hala nahi izan dutelako, gutxi profesionalizatutakoa eta gutxietsia.

Gobernuak eta patronalak eskutik doaz

Hau horrela izatearen arrazoia,  Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuak kudeaketa politikan datza: langileak esplotatzen dituzte eta zerbitzua bera okertzen dute, patronalaren mesedeetan.

Hitzarmenaren beharrezko  edukinak

ELAko ordezkariok, 2008 ko urrian jada, hitzarmen honek nahi ta nahiez ondorengo 6 puntuak jaso behar dituela erabaki genuen:

·        Diputazioko langileen soldatekiko homologazioa.

·        Subrogazioa, enpresa aldaketa edo kontsezio administratiboan.

·        Hobekuntzak bajetan.

·        Lanaldiaren murrizketa ( 20 minututako atseden aldia eta norberaren kontuetarako 3 egun)

·        Igande eta jai egunetako plusak.

·        Urteko egutegia izatea.

Negoziazioaren egoera

ELAn negoziaketa zeharo blokeatuta dagoenaren balorazioa egiten dugu, izan ere, patronalak ez du, sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko inolako borondaterik, izan ere, benetan langileoi interesatzen zaizkigun edukinetan ez baita sartzen.

Egoera honen aurrean, urtarrilaren bukaeran, Gipuzkoako egoitza guztietan konzentrazioekin hasi ginen, deskantsuaren garaian,  patronalak bere jarrera alda zezan. Baina, patronalak bere horretan dirau; azken proposamenean, % 1,4ko KPIko( espainiakoa) igoera planteatzen dute eta erretiro aurreratua 64 urtez,aztertzeko aukera.