Indarkeria sexistaren aurka

2008/11/25
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean ELA kalera aterako da protesta egitera. “Guztiok lanean indarkeria sexistaren aurka- La lucha contra la violencia sexista nos compromete a hombres y mujeres” lemapean kale bilkura nazionala egingo du Bilbon, Foru Aldundiaren aurre aldean.ESK eta STEE-EILASekin batera egindako ekitaldia izango da eta 12:30etan emango zaio hasiera.

Arratsaldez, bestalde, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo den manifestaziotara batuko da ELA; Bilbon 19:30ean arriagan, 19:30ean Donostiko Boulevardean, Gasteizen 20:00etan Ama Zuriaren plazan eta 20:00etan Iruñako Gaztelu Plazan.

Indarkeria fisikoa da emakumeok, emakume izate hutsagatik eta gizonen eskutik, jasaten dugun eraso sexista muturreko eta lazgarriena. Azken urteetako emakume erahilketak asaldagarriak eta izugarriak izan dira. Baina ez dira gutxiagorako, behin edo behin emakume guztiok, maila larriago edo arinagoetan, gure bikotekide diren edo izandakoen, lankide nahiz ezezagunengandik jasandako eraso sexista kasuak.

Egoera honek, emakumeok, gazte gaztetatik, alarma egoeran egotera garamatza. Adi edo beldurrez egoten gara eta sentimendu hauek sozializatu egiten dira ama eta alaben artean, lagunartean, lankideen artean...Eta egoera guztietan gaude adi, gauez kalera ateratakoan, bakarrik bidaiatzerakoan, lan merkaturatzean... erasotuak izateko beldurrez. Kontua da, orain arte gizonenak

bakarrik izan dire eremuetan barneratzen gabiltzala eta traba ugari jarri arren ez dugula etsiko gureak ere badiren espazioetan murgildu arte.

Gizonen gehiengoak ez du ontzat hartzen, egungo sistema maskulino eta hegemonikoari esker, bizi duten pribilejiozko maila uztea . Eta eredu hori hankaz gora jarriz gure partehartzea areagotzea helburu dugun emakumeon aurka indarkeriaz erasotzen dute.

Emakumeok gara egungo sistemaren ondorio latzenak pairatzen ditugunak, baina sistema aldatzeko erantzunkizuna soziala da. Oinarritik hasita egin behar dugu lan sistema horretarako, gizonak barne direla. Izan ere, indarkeria sexista arazo soziala da, guztiona, gizon eta emakumeoi eragiten diguna.

Horregatik ELA sindikatuko gizon eta emakumeok,  ESK eta STEE-EILAS sindikatuetakoekin batera,  ondorengo konpromezuak hartzen ditugu:

 

• Eskola eta lantokietan egungo ereduaren aurka lan egitea.

• Indarkeria sexistarik gabeko gizartzea eratzera.

• Erasotzaileen jarrera publikoki salatu eta kondenatzera.

• Eraso sexisten bektimei laguntza ematea eta babestea.

• Indarkeria gabeko eta berdintasunean bizi ahal izateko, jokaera

eta gaitasunak barneratzeko baloreetan neska-mutikoak heztea.