Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari buruzko hitzaldi sorta abenduaren 27tik 30era

2006/12/26
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea hobeto ezagutzeko hitzaldi sorta antolatu du abenduaren 27tik 30era bitartean. Jardunaldien izenburua 4 egun mintzaldi eta eztabaida abertzale mugimenduaren sortzeaz Ipar Euskal Herrian da, eta hitzaldiez gain garai horietako argazki erakusketa-proiekzio bat eta 70 hamarkadaren Enbata-ren bilduma ikusteko aukera egongo da.

Hau da datozen egunerako antolatutako hitzaldi sorta. Hitzaldi guztiak Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan izango dira, Cordeliers karrikako 20, Baiona Ttipia.

Abenduak 27, asteazkena, 18:30etan (euskaraz)

Kantaldien garaia : Euskal kantua, kontzientizazioa eta borroka abertzalea Euskal Herrian.
Pantxoa Carrere, Eñaut Etxamendi, Eñaut Larralde, Peio Ospitalekin

Abenduak 28, osteguna, 18:30etan (euskaraz) :
Ikastola Herri Eskola :
-eztabaida politikoak eta mobilizazioak 70 hamarkadan: militante baten ibilbidea
-lehen ikastolatik, Baionako apartamendu batetan, Estatuarekin izenpetutako hitzarmenera, sustengu kantaldi, manifa, okupazio, gose grebetatik pasatuz : Seaskaren borroka luzea
Lilian Hirigoienekin

Abenduak 29, otirala, 14:30etan (euskaraz) :
Nazional eta sozial askapenerako borroka :
- Eztabaida politikoak eta mobilizazioak 70 hamarkadan, hautu taktiko eta politiko ezberdinak,
-abertzale mugimendua eta borroka sozialak,
-Amaia, Mende Berri, Euskal Gogoa, Ezker Berri, Herriaren Alde, Jazar, EHAS, Herri Taldeak, Izan : zer zen hori guzia ?
Andde Galant, Battitta Larzabal, Mattin Larzabalekin

Abenduak 29, ostirala, 18:30etan (euskaraz) :
Oldar gaitezen! - Eztabaida politikoak eta mobilizazioak 70 hamarkadan : militante baten ibilbidea
- euskal errefuxiatu politikoak Iparraldean, borroka armatua Iparraldean
Jakes Borthayrourekin

Abenduak 30, larunbata, 10:00etan (frantsesaraz) :
Eztabaida nazionalak : eztabaida eta bilakaera politikoak Iparraldeko abertzaleen artean 60-70 urteetan, Hegoaldearekiko harremanak, abertzaleen arteko harremanak, frantses ezkerra eta ezker muturra.
Ellande Duny Pétrérekin