Iruñerriko Mankomunitatearen errotiko izaera publikoa benetan bultzatu behar da
ELAk, SCPSA enpresaren lehen sindikatua denak, Iruñerriko Mankomunitatearen datozen lau urterako proposamenak jakinarazi nahi ditu. Eskualde-erakunde honen gobernu berri batek benetako eta sakoneko aldaketa ekarri beharko du, lan-politika arloan zein Mankomunitatearen eginkizunei dagozkien esparruetan (hondakinak, ura, garraioa eta abar).
1- Azpikontrataturiko zerbitzuak publifikatzea: SCPSAk modu zuzenean kudeatu beharko ditu, edo behintzat, Mankomunitatearen enpresa publikoen esku geratzeko. Lau urteren epe batean, zerbitzu publiko guztiak era zuzenean kudeatu beharko dira, dirutza aurreztuko delako (etekin industrialaren portzentaia desagertuko da eta esleipen bakoitzaren %21ko BEZa ez da ordaindu beharko). Gainera, kasu gehienetan, zerbitzua hobetuko da.
Azpikontrata hauek arlo publikora itzultzen joango dira, esleipenak amaitzen diren ahala. Interes pribatuak ezin dira interes publikoen gainetik igaro, eta gardentasun eza desagertarazi behar da. Proposamen honek, azpikontratatuak dauden bi zerbitzu nagusiak hartzen ditu: hondakinen bilketa (orain FCC-ren esku) eta Eskualde Garraioa Publikoa (TCC).
2- SCPSAren langileen sarrerarako araudi berria: iluntasuna, faboritismoa eta diskrezionalitatea bertan behera uztea. Enpresa publikoa izanik, kontratazio berriek berdintasuna, meritua eta gaitasuna bete behar dituzte derrigorrez, eta deialdi guztiek publizitate nahikoa izan behar dute. Frogak eta emaitzak argitaratu behar dira. Batzuetan, kontratuak aldi-baterako lan enpresen bidez egin dira, eta hori onartezina da. Barneko promozioak oinarri berberak bete behar dituzte, interinitateak eta izendapen zuzenak gutxieneko kopuru batera iritsi arte.
3- Komitearekin negoziazioen irekiera: Iruñako Mankomunitateko gobernu berriari ELAk benetazko negoziazio kolektibo bat eskatu dio, azken bost urteetan hizoztutako ordainsariak berreskuratzeko, eta derrigorrez akordiak errespetatzeko konpromezua ere har dezala eskatu dio inork ez dezan alde bakarreko erabakirik hartu hitzartutako akordioak bete gabe uzteko, jakina baita azken lan erreformak zabalik uzten duela hori egiteko aukera.
4- Politika jasangarria eta baliabide publikoen aldekoa: Zenbait talde politikok datozen lau urteei begira egindako proposamen orokorretatik haratago, eskualdeko politikak funtsezkoak diren erabaki garrantzitsu asko bere gain hartu behar ditu, ingurugiroaren iraunkortasuna eta baliabide publikoen defentsa enpresa pribatuen interesen gainetik jarri nahi badira.
a) Zaborrak: Ekologiaren 3 printzipioak haintzat hartu behar dira (murriztu, berrerabili eta birziklatu), eta apostu ausartak egin behar dira, aurreko kudeaketa negargarriak utzi dituen gai potoloei aurre egiteko. Europatik datozen aginduak daude, berehala bete beharreko epeak ere bai, eta zaborrei dagokienez herritar guztioi dagokigun kontzientzia bat landu beharra ere badago (zaila izan arren, beharrezkoa). Talde politikoek ezin dute beldur elektoralistengatik ez ikusiarena egin.
b) Mugikortasuna: lehenik Eskualdeko Hiri Garraio-aren lehengoratzeari heldu behar zaio ahal bezain laster, subkontratazioekin bukatuz (orain TCC-rentzat). Gainera, villavesa erabiltzearen abantailak sustatu behar dira kotxe pribatua ez erabiltzearren (benetako bus bide sare orokorra ezartzea hiri osoan, etab.).
Horrez gain, desplazamendu moten ehunekoa alderantzikatu behar da , oinezko eta txirrindularien alde eta kotxearen aurka, hau baita modu bakarra hiria jasangarria izan eta gorako bizi kalitatea izan dezan.
c) Uraren zikloa: lehenik, Itoiz-Tiebas-ekoura kontsumitzeagatik ordaintzen den kanona berriz negoziatzea, kaltegarria baita Mankomunitatearentzat. Agerian da funtsik ez duela. Ditugun azpiegiturak baliatu eta ur kontsumoaren murriztea (eta ez areagotzea beharrezkoak ez diren azpiegiturak justifikatzeko) izan beharko lukete lehentasuna. Ureztatzeko ura berrerabiltzea ezinbestekoa da, gizakiaren kontsumorako egokitutako urarekin ureztatzea saihestu behar delarik ahal den heinean.
d) Salesas: hau erosi izana UPN-PSN arteko akordio ilun baten ondorioa izan zen, Caja Navarra pelotazo urbanistiko batean huts egite batetik salbatzeko (beste porrot bat ikusi denez). Honek guztiak Mankomunitatearen kontuak hipotekatu ditu. Irtenbide bakarra eraikina saltzea litzateke. Bestela, txanda bat ireki beharko litzateke zenbait Administraziok erabilia izan dadin instituzio publiko baten egoitza moduan (NUP, Nafarroako Gobernuko sailak edota Estatuarenak ere. Etab)