Jose Anjel Altzugurenen heriotza salatzeko kontzentrazioak

2005/11/08

Gaur, azaroak 8, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB eta HIRU sindikatuok deituta, eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko hiriburuetan Jose Angel Altzugurunen heriotza salatzeko elkarretaratzeak egin dira.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB eta HIRU sindikatuen adierazpena Jose Anjel Altzugurenen heriotzaren aurrean

Hamaika bider esan dugu dispertsioak hil egiten duela eta exijitu dugu euskal presoen Euskal Herriratzea. Eta, berriro ere, espero zitekeen gertaera dramatiko baten aurrean gaude: Urriaren 31n hilik aurkitu zuten Soriako espetxeko bere zeldan Jose Angel Altzuguren euskal presoa. Jose Angelen kasuan egungo espetxe politikak eskubiderik oinairrizkoenak ere aintzakotzat hartu gabe euskal preso politikoei inposatzen dizkien egora gehienak agertzen dira: Lau urte luzez prebentzio espetxeratzean egon ondoren, espetxeratze mota horren gehiegizko erabilpen nabarmena hain zuzen ere, libre jarri zuten epaiketaren zain. Zazpi urteko espetxe zigorra jaso ondoren, berriro atxilotu eta espetxeratu egin zuten bere gaixotasun larria kontutan hartu gabe. Atxilotu ondoren, Estatu espiniarreko espetxeetan ohikoa den desatentzio medikua nozitu zuen. Atxiloketaren lehen momentutik Jose Angelek berak gaisotasun egoera zehazten zuten mediku txostenak aurkeztu arren, ez zuen inolako atentziorik izan. Bere familia gunetik urrundu zuten dispertsio espetxe batera, nahiz eta ondo jakin honek bere gaixotasunagatik zekarkion arriskua. Eta, azkenik, Sorian espetxeratu zutenetik isolatuta eduki zuten, bere kasuaren larritasunagatik debekatuta egon arren.

Guzti honen ondorioz argi eta garbi esan dezakegu Jose Angel Altzuguren sakabanaketa politikak erail duela. Sakabanaketa presondegiko oinarrizko tratamendu ororen aurka doa. Preso daudenekiko zein euren senide eta inguru sozial eta politikoarekiko mendekuan eta xantaian oinarritutako erabaki politikoetan oinarritzen da. Sakabanaketak preso dauden lagunen bizi baldintzak gogortzen ditu eta zigorra senide eta inguruko pertsonei zabaltzen die. Izan ere, preso dagoen lagunarekin denbora labur batez egon ahal izateak izugarrizko esfortzua suposatzen du, bai denbora aldetik, bai espetxeetara joateko egin behar diren bidai luzeek eskatzen duten arriskuen aldetik; baita ere horrek guztiak suposatzen duen dirutzagatik. Honako datu hauek esandakoa berresten dute:

- Presoak Euskal Herritik 616 kilometrora daude, batezbeste. - Bisitak mantentzeko urteroko batezbestekoa 13.812 eurokoa da presoen senideentzako. - Dagoeneko 16 lagun dira presoak bisitatzeko desplazamenduetan hildakoak. - 2005. urtean 21 auto istripu izan dira, eta 56 lagun izan dira kaltetuak. Ekintza hauen guztien larritasunaren aurrean, deklarazio hau sinatzen dugun sindikatuok: - Preso dauden lagunen suntsiketa bilatzen duen zigor eta kartzela politika hau tinko salatu nahi dugu. - Euskal gizartearen gehiengoak bezala, kartzela politika berrikustea eskatzen dugu, honelako gertaerek bizi dugun gatazka politikoaren konponbide itxaropenak iluntzen dituzte eta. - Gure egiten dugu, beste behin, 'EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA' oihua, eta langile guztiei aldarrikapen hau bere gain hartu eta Jose Angel Altzugurenen heriotzari erantzuteko lantokietan izango diren ekimenetan parte hartzeko eskatzen diegu. - Zentzu horretan, azaroaren 4an ETXERAT preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herriko herri eta hirietan burutuko dituen kontzentrazioetan eta ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB ete HIRU sindikatuok deitua azaroaren 8an, eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko hiriburuetan burutuko direnetan parte hartzeko deia luzatzen diogu langileriari eta jendarte osoari.