Lan baldintzen hobekuntza nabarmena Andoaingo San Juan Bautista Egoitzan

2006/12/21
Sei hilabete eta 12 egun greban igaro ondoren, arbitrajearen bitartez igorritako laudoak nabarmen hobetzen ditu Andoaingo Saun Juan Bautista Zahar Egoitzako langileen lan baldintzak. Laudoak neurri oso handi batean jasotzen du langileek grebaren haseratik zituzten eskakizunak.

Honoko hobekuntzak jasotzen ditu aipatu laudoak:

1.- Ordainsariak:


Garbiketa-langileak:

Ï 2.006: - Oinarrizko Saldata: 1.092,22 €. %12,22ko igoera 2.005ekoarekin alderatuz

- Garraio Osagarria: 33 € (2.005. urtean ez zegoen)

Erizain Laguntzaileak:


Ï 2.006
:- Oinarrizko soldata: 1.195 €, 2.005.ean baino % 11,43 gehiago

- Garraio Osagarria: 33 € (2.005. urtean ez zegoen)


Ï 2.007: 1.264 € + 33 €


Ï 2.008: 1.327,2 € + 33 €, era honetan udal langileekiko parekatze prozesuaren haserarako eskatzen ziren 1.317 € gaindituz. Gipuzkoako Lan Hitzarmenaren 2.008ko 1.205 €ak, %10,14an ere gainditzen ditugu.

2.- Zerbitzuaren hobekuntza dela eta, Lanaldi osoa ez dutenek lanaldia osatzeko lehentasuna edukiko dute


3.- Lurraldeko Lan Hitzarmenarekin okerrera egin zuten lan baldintzak mantendu ezik hobetu egiten dira..

Ï Aintzinatasuna: 29 €, Lurraldeko Hitzarmenaren 18€ak bikoiztuz

Ï Lanaldia: 1.592 ordu Lurraldeko Hitzarmenak ez bezala 20 minutuko atsedena mantentzen da, lanaldiko orduen kontsiderazio berdina dutelarik.

Ï Jai eta igandeetako-plusa: Orduko 2,36 €, hau da, Lurraldeko Hitzarmenaren 1,8725 €ekin alderatuz. % 26a gehiago.

Ï Gaueko lanaren plusa: 20,33 €, Hitzarmenaren berdina

Ï Lanerako behin behineko ezintasuna: Lehenengo egunetik ordainsariaren %100a. Gipuzkoako Lan Hitzarmenean ez dago inolako osagarririk:. Lehenengo 3 egunak ez da batere ordaintzen, 4. eta 20.egunen bitartean, % 60 eta 21. egunetik aurrera, % 75 .

Ï Atal Sindikala: 30 orduko kreditoa duen delegatu bat izendatzeko eskubidea. Eskubide hau ez da jasotzen Lurraldeko Hitzarmenean.

Ï Lizentziak: Gipuzkoako Lan Hitzarmenean jasotzen direnak hobetzen dira.

ELAk oso positibotzat jotzen du 196 eguneko greba egin ondoren langileek lortu dituzten lan baldintzen hobekuntzak. Lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza grebalariek lortuko zutela uste osoa izateak, oinarrizkoa izan da lorpen honetan.

Lortutakoa erabat ontzat jotzen badugu ere, ezin dugu esan gauza bera udalak izandako jarreraz. Negoziaketari uko egin dio, eta pertsona nagusiak 6 hilabete luze hauetan gutxiengo zerbitzuekin mantendu izana bereziki salagarria da.

Bestalde, laudo honekin gure aldarikapenen zuzentasuna agerian geratzen da; lurraldeko hitzarmen batek ezin du inolaz ere eskakizun horien zilegitasuna zapuztu. Andoainen emandako urratsak garrantzi handia du, langileon lege menpekotasunaz aparte lan baldintzetan hurbilketa dagoelako. ELAren aburuz duintasunez lan egin daiteke langileon artean dauden bereizkeriak ekiditeko. Eta hori erakutsi dute Andoaingo egoitzaren langileek.

Pertsona Nagusiek merezi duten Zerbitzuen Hobekuntza lortzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu bai ELAk bai langile guztiak.