Nola jokatu COVID-19ko kasu edo kontaktu estuekin biziz gero

2020/10/20
1. KASUA COVID-19aren eraginpeko kasu susmagarri (diagnostikatzeko zain) edo baieztatu batekin (positiboa PCR edo antigenoen testagatik) bizi badira, elkarrekin bizi diren pertsonak kontaktu estu gisa aitortuko dira, eta lehen mailako arretako medikuek baja medikoa emango dute berrogeialdiak edo isolamenduak irauten duen bitartean. (*)

(*) Osasun Ministerioaren "COVID-19 DETEKZIKO GOIZTIARRERAKO, ZAINTZARAKO ETA KONTROLPERAKO ESTRATEGIA" delakoaren azken eguneraketaren arabera (2020ko irailaren 25ean eguneratu zen) jasotzen denez, edozein kasu susmagarriren aurrean, komeni da elkarrekin bizi diren harreman estuak identifikatzen eta kontrolatzen hastea, eta interakzio sozialak saihestea gomendatzen zaie.

2. KASUA

COVID-19aren eraginpeko kasu susmagarri edo baieztatu batekin harreman estua izanez gero, ez zaie baja medikoa emango gurasoei edo zaintzaileei.

Hala ere,
MECUIDA plana, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuak (2020ko irailaren 23an eguneratua) honako hau ezartzen du:

Besteren konturako langile batek ezkontidea edo izatezko bikotekidea
zaintzeko eginbeharrak egiazta baditzake, bai eta bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko senideak zaintzeko eginbeharrak ere, lanaldia egokitzeko eta/edo murrizteko eskubidea izango du, betiere COVID-19 erkidegoaren eskualdatzea saihestearekin lotutako salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen badira.

1. Aurreko paragrafoan adierazitako pertsonaren bat zain-tzeko langilea bertan egotea beharrezkoa denean, baldin eta pertsona horrek, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik, zuzeneko zaintza pertsonala behar badu COVID-19aren zuzeneko ondorioz.

2. COVID-19rekin zerikusia duten gobernu-agintariek hartutako erabakiek ikastetxe edo pertsonari zaintza edo arreta emateko bestelako zentruak ixtea dakartenean.
3. Ordura arte langilearen ezkontidea edo bigarren mailara arteko senidea zaintzeaz edo zuzenean zaintzeaz arduratu den pertsonak
ezin badu lan egiten jarraitu, COVID-19rekin lotutako arrazoi justifikatuengatik.

Guraso edo zaintzaile bakoitzaren eskubidea da.

Zer eska daiteke?

1. Lanaldiaren egokitzapena: hasierako zehaztapena langileari dagokio, bai irismenari bai edukiari dagokienez. Lan-denboraren banaketa, txanda-aldaketa, ordutegi-aldaketa, ordutegi malgua, lanaldi zatitua edo jarraitua, lantoki-aldaketa, funtzio-aldaketa eta lana egiteko moduaren aldaketa egokitu ahal izango dira, urrutiko lana barne.

2. Lanaldiaren murrizketa berezia: %100eraino irits daiteke dagokion soldata-murrizketarekin. Murrizketa hori arrazoizkoa eta proportziozkoa izango da, kontuan hartuta arau honetan jasotako neurrien aldi baterako eta salbuespenezko izaera, zeina COVID-19ren salbuespenezko iraupenera mugatzen baita; beraz, enpresak eta langileak ahal duten guztia egin beharko dute akordio batera iristeko. Kasu horretan, langileak 24 ordu lehenago jakinarazi beharko dio enpresari.

3. Ordaindu gabeko baimenak, oporrak edo akordiopartikularrak: Negoziazio kolektiboak edo hitzarmenekezartzen dituzten baldintzen arabera.

OHARRA: Prozedura horrek sortutako gatazkak lan-arlokojurisdikziora eramango dira, eta araudi honetan jasotakoneurri guztiak 2021eko urtarrilaren 31ra arte egongodira indarrean.