Osakidetzak Bilboko osasun zentroak itxiko ditu arratsaldez udan, zerbitzua murriztuz

Osakidetzak orain esaten duen langilerik eza, ez da kontu berria; hala ere, lehen arretaren aldeko apustu garbia egin ordez, nahiago dute lan-eskubideak murriztu, baita herritarren osasun-arretarako oinarrizko eskubideak ere. Antolamendu-neurri hutsa dela ikusarazi nahi diguten arren, Osakidetzak murrizketak aplikatzea erabakitzen duenean, hauek geratzeko iristen dira. Azkeneko hilabeteetan hartutako neurriei begiratu besterik ez dago, eta ikusi zer neurri hartu diren mailako arretan ere. 2021eko otsailean Deustuko PACari egokitu zitzaion, Bilbo-Basurtu ESIan baita ere.
Erabaki hauen atzean aurrezteko, aurreikuspenik ez izateko eta oporraldietan langieak ez ordezkatzeko politika dago. Gai horiei dagokienez, ez dago hobetzeko inolako borondaterik; izan ere, udatik udara, Osakidetzaren plan bakarra herritarrei zerbitzuak murriztea da. Joan den udan lehen arretan izan zen kolapso egoeraren ostean, Osakidetzak mahai gainean jarri du, zehazki, orduan martxan jarri zuen plan berdintxua.
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan bizi dugun errealitatea kezkagarria da; izan ere, ez dago kalitatezko osasun-zerbitzu bat garatzeko benetako borondate politikorik, edo oinarrizko eskubide hori murrizteko eta pribatizatzeko politika bat dago.
ELA sindikatutik herritarrei eskubideak murriztea dakarren edozein neurriren aurka gaude, eta eskatzen dugu Osakidetza osoak behingoz lehen arretaren aldeko apustu garbia egin dezala, beharrezko aurrekontua eman diezaion, herritarrei arreta hori emateko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak berma ditzan, eta kalitatezko arreta izan dadin.