XVI. KONGRESU KONFEDERALA
Printzipio berrituak borrokan jarraitzeko

ELAk 16. Batzar Konfederala egingo du ekainaren 2an eta 3an Bilboko Euskalduna Jauregian, Langileria antolatu, gizartea eraldatu lelopean. Leloak berak adierazten duen bezala, helburua langile klasea eragile aktibo eta eraldatzaile gisa antolatzea da, gizarte justuagoa lortzeko. Izan ere, Sindikatu gehiago, bizitza gehiago da lau urtez behingo hitzordu honetarako ELAk aukeratu duen leloaren bigarren zatia. Gainera, sindikatuak Eibarren egin zen 1976ko III. Kongresuan onartutako printzipioak eguneratzeko aprobetxatuko du aukera.
Sindikatuaren estatutuen arabera, ELAko 736 ordezkariek Batzorde Eragileak aurkeztutako kudeaketa-txostena eta datozen lau urteetako lan sindikalerako ildo nagusiak definituko dituen ponentzia eztabaidatuko dute.
736 ordezkarietatik 344 gizonak izango dira eta 392 emakumeak (% 53,2). Horrek ageria uzten du ELAk genero berdintasunaren alde egindako apustua. 2008ko kongresuan emakumeen parte-hartzea % 30,3koa izan zen; 2013an, % 33,4koa; 2017an, % 42,8koa; eta 2021ean, % 47,2koa.
Hiru pertsona berri Batzorde Eragilean
Kongresuak datozen lau urteetan Batzorde Eragilea osatuko duten pertsonak aukeratzeko ere balioko du. Batzorde Nazionalak dagoeneko proposatu du Kongresuan bozkatuko diren pertsonen eta egitekoen zerrenda. Batzorde Betearazlean hiru pertsona berri sartzea proposatzen da:
- Ane Bilbao Alzelai (Gasteiz, 1993). Afiliatua 2017tik, ELAren zerbitzu juridikoetan hasi zuen bere ibilbidea, eta Hezkuntzako arduraduna izan da.
- Unai Oñederra Egaña (Donostia, 1973). 2009az geroztik ari da lanean Manu Robles-Arangiz Fundazioan, eta bertako zuzendaria izan da azken urteetan.
- Luis Fernández Centeno (Iruñea, 1973). ELAko afiliatua 1995etik, hainbat federaziotan izan ditu ardurak, eta gaur egun Ezkerraldea-Kadagua eskualdeko arduraduna da.
BATZORDE ERAGILE BERRIAREN PROPOSAMENA
Mitxel Lakuntza Vicario (Iruña, 1976): Idazkari Nagusia. Secretario General.
Amaia Muñoa Capron-Manieux (Aix-En-Provence, 1974): Idazkari Nagusiaren Albokoa. Nazioartea. Secretaria General Adjunta. Internacional.
Ane Bilbao Alzelai (Gasteiz, 1993): Zerbitzu Juridikoak. Servicios Jurídicos.
Luis Fernández Centeno (Iruña, 1973): Sindikalizazioa. Militantzia. Ekintza konfederalak. Sindicalización. Militancia. Actos confederales.
Leire Gallego López de Goikoetxea (Gasteiz, 1989): Genero berdintasunerako politikak. Ekintza soziala. Migrazio politikak. Políticas de igualdad de género. Acción social. Políticas migratorias.
Iván Giménez Gil (Iruña, 1976): Komunikazioa. Comunicación.
Pello Igeregi Santamaría (Sopela, 1981): Negoziazio kolektiboa. Lan osasuna. Euskara. Negociación colectiva. Salud laboral. Euskara.
Alazne Mantxola Mintegi (Legazpi, 1988): Diruzaintza. Tesorería.
Aitor Murgia Esteve (Berango, 1988): Azterketa bulegoa. Politika sozialak. Ingurumena. Gabite de estudios. Política sociales. Medioambiente.
Unai Oñederra Egaña (Donostia, 1973): Prestakuntza. Iparraldea. Estrategia suberanista. Formación. Iparraldea. Estrategia soberanista.
Leire Txakartegi Iramategi (Ondarru, 1973): Antolakuntza. Organización.
Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Durango, 1989): Afiliazioa. Hauteskunde sindikalak. Kudeaketa sistema. Genero Ekitaterako Plana. Afiliación. Elecciones sindicales. Sistema de gestión. Plan de Equidad de Género.