Transportes Nanuk enpresak enplegu-erregulazio txostena aurkeztu du

2016/07/29
Transportes Nanuk enpresak enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu du, kontratu guztiak deuseztatzeko. Enpresako Zuzendaritzak akordio bat lortu nahi izan zuen urtarrilean, plantillaren soldatak eta lan-baldintzak jaisteko; baina ez zen akordiorik lortu. Urtarrilean bertan enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zen.

Transportes Nanuk enpresak enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu du, kontratu guztiak deuseztatzeko. Enpresako Zuzendaritzak akordio bat lortu nahi izan zuen urtarrilean, plantillaren soldatak eta lan-baldintzak jaisteko; baina ez zen akordiorik lortu. Urtarrilean bertan enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zen.

 

Beste batzuetan ez bezala, oraingo honetan EROSKIk arazoan esku hartzea erabaki du. Hortaz, kanpoko kontsultoretza bat kontratatu du, enpresa-batzordearekin negoziatzeko, non hiru kide parte hartu duten (3 CCOOkoak, 1 ELAkoa eta 1 LABekoa).

ELA eta LAB sindikatuen Agiria:

Nanuk garraio-enpresak 63 eguneko greba izan zuen orain dela hiru urte, eta gatazka haren eraginez EROSKI eta EROSKIren irudia kaltetu ziren. Gure ustez Nanuken arazoen muina EROSKIn dago, eta gerta ala gerta, EROSKIk bere dendak hornitu beharko ditu, Nanukek egin ohi izan dituen ibilbideak eginez. Hori dela-eta, EROSKIren beharrizanak ez dira desagertuko, ibilbideak ez dira desagertuko, eta lana ez da desagertuko.

Kontrataturiko kontsultoretzaren bitartez beste enpresa bat bilatzen hasi ziren, Nanukek orain arte egin duen zerbitzua bermatzeko; baina alferrik izan zen.

Kontsultoretzak mahai gainean jarri zituen aukerak, estatu-esparruko enpresak ziren, lanpostu guztiak subrogatzea bermatzen ez zutenak, eta gainera, lanean jarraituko zuten langileen baldintzak nabarmen prekarizatuko ziren, eta NANUKek bere langileekiko duen zorrean kita bat egingo zen.

Oraingo Nanuek-eko langileen azken konponbide gisa, Eroskik, bere denden hornikuntza ez oztopatzearren, Nanuk-en ibilbideak zenbait enpresaren artean banatu ditu. Enpresa horietatik lau, probintzia-esparrukoak dira; eta beste bat, estatu-esparrukoa. Aukera horrek ere ez du bermatuko lanpostu guztien iraupena, eta langileek beren lan-etorkizunaz duten ziurgabetasuna ez da moteldu.

Horregatik guztiagatik, ELAtik eta LABetik azpimarratu nahi dugu ez dugula prekarietatea onartuko. Hemen lan egiten dugu, eta hemen erabakiko dugu. Gerora begirako proiektu bideragarri bat nahi dugu, EROSKIren, enpresa berrien eta NANUKeko langileen artean adostua, gure eskubideak eta baldintza duinak oinarri hartu behar dituena.