Aita Menniko grebalariek prekaritatea salatu dute Zinemaldian

ELAren ustez, onartezina da osasun mentalaren arloan hain garrantzitsua den erakunde honetan bizi duten egoera. Gogoratu du Gipuzkoako osasun mentaleko sarearen % 85 enpresa pribatuen esku dagoela, eta langile horietako gehienak Aita Menniko profesionalak direla.
Gainera, pandemiaren ondoren eta osasun mentaleko zerbitzuaren premia gero eta handiagoa denez, langileen egoera gero eta okerragoa da; hala ere, enpresako zuzendaritzak bere kabuz erabaki du bajak, baimenak eta abar ez betetzea. Profesionalak falta dira: erizainak, erizaintzako laguntzaileak, osasun mentaleko profesionalak... Horrek guztiak eragin du la kargak handitzea. Horretaz gain, Aita Menniko langileen lan baldintzak Osakidetzako langileenak baino askoz ere okerragoak dira.
Sindikatuaren aldarrikapen nagusiak langileen erosteko ahalmena ez galtzea eta lan poltsa bat arautzea dira, besteak beste.