Bitarteko postuen eskaintza telematikoa, 2018ko iraila

2018/09/17
Irailaren 17an Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak idazki bat bidali dio sindikatu honi. Horren bidez jakitera eman digu bitarteko postuen eskaintza bat aste honetan web-orrian argitaratuko dela.
Bitarteko postuen eskaintzaren barruan hurrengo kategoria hauek sartu dira:

Erizaina - Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia

Erizain-laguntzailea – Gipuzkoa eta Bizkaia

Administrari Laguntzailea - Gipuzkoa eta Bizkaia

Bitarteko postuen eskaintza posta elektronikoz jakinaraziko zaie kontratazio-zerrendetan daudenei.

Osakidetzak bidaliko du eskaini beharreko plazen zerrenda. Behin postuak hautatu ondoren, Osakidetzak zerrenden hurrenkeraren arabera esleituko ditu postuak.

Epea: Osakidetzak bidalitako dokumentua behin bete ondoren, posta elektronikoaren hurrengo helbide honetara igorri behar da: LP.LCSSCC@osakidetza.eus edo fax-zenbaki honetara: 945 006 204, betiere 2018ko irailaren 24ko 14:00ak baino lehen.

Ikusi Zuzendariaren Idazkia

Ikusi Txostena

Hona hemen iraileko lan-eskaintzari dagokion bitartekotasunen zerrenda.  Lekualdatze-lehiaketan deitutako lanpostuak gehitu dira. Zentzu honetan, ezin denez bermatu gutxienez, sei hilabeteko estaldura, ez dira zigortuko eremu jakin bateko plaza guztiak hautatzera behartuta egon eta Lekualdatze-lehiaketara ateratzen diren plazak hautatzen ez dituzten pertsonak. 

Ikusi eskainitako lanpostuak