Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa

2019/01/15
2019/01/08an, Osakidetzak bere web orrian urrengo ebazpena argitaratu du: 842/2018 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, 2018. ekitaldiari dagokion langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntza-programaren deialdia ebazten da.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabete batekoa da. Laguntzak urtarrileko soldataren barruan ordainduko dira.

Ikusi ebazpena