Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du soldata murriketa Itzarrin, bere plantillako BGAEa

ELAren ustez, Jaurlaritzak ezin du langile publikoen diruaz baliatu aurrekontuaren superabita handitzeko. Ekarpena egin daitekeela aitortu eta osorik ez egitean negoziazio kolektiboko betebeharrak urratzeaz gainera bereak ez diren baliabide ekonomiko batzuk erabiltzen ari da.
ELAk azpimarratu nahi du murrizketa honen leheneratzea lortzeko borrokatzen jarraituko duela, kaltetutako esparru guztietan, eskura dituen tresna guztiekin.
ELAk askotan salatu izan du Eusko Jaurlaritzak ez dituela Itzarrirako ekarpenak osorik egiten, horretarako inolako eragozpenik ez dagoen arren; Itzarri Eusko Jaurlaritzako eta beronen erakunde autonomoetako (Osakidetza, hezkuntza, Ertzaintza, EITB, etab.) langileen enpleguko BGAEa da.
Urte hauetan Eusko jaurlaritzak sistematikoki ez du bete arlo honetan langileekin sinatutako akordioa, hain zuzen, urtean Itzarrira soldataren %3aren ekarpena egiteko konpromisoa. Horrela, Eusko Jaurlaritzak murrizketa politikari eusteko borondate irmoa erakusten du (2010etik gaurdaino langile publikoak galdutako eros ahalmena % 17koa izan da).