199.000 pertsona EAEn, bazterketa-egoera larrian

2022/04/09
Caritasek eta Foessa Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoko bazterketari eta gizarte-garapenari buruzko txostena aurkeztu zuten, Covid19ren ondorengo egoera aztertuz.

EAEn gizarte-bazterketaren profila duten biztanleen %16,3 dira, hau da, 6 biztanletik 1. Horrek esan nahi du enpleguarekin, diru-sarrerekin eta, ondorioz, kontsumitzeko gaitasunarekin, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza eskubidearekin eta gizarte-harremanekiko zailtasunarekin (bakardadea edo gizarte-gatazka) arazoak dituztela. “Gizarte kanporatua” deiturikoak hots, bazterkeria larrian bizi diren pertsonak 2018an 20.000 lagun izatetik 2021ean 100.000 izatera igaro dira.

EAEko gizarte-haustura bost arrakala handitan oinarritzen da: jatorria, generoa, diru-sarrerak, adina eta teknologia, eta datu nagusiak eztabaidaezinak dira; bazterketa larria 199.000 pertsonarengana iritsi da, desberdintasun-arraila sakonduz.

115.000 etxera lan-ezegonkortasun larria duen pertsona baten mende daude ekonomikoki; hau da, azken urtean 3 hilabete edo gehiagoko langabezia izan duen pertsona baten mende, 3 kontratu edo gehiago, 3 enpresa edo gehiagotan. 2018tik 2021era, %2,3tik %12,9ra igo dira, eta EAEak Espainiako tasa %10,3an gainditu dute.

Bizitegi-bazterketari eta etxebizitza eskuratzeari buruzko datuak argiak dira, alokairuaren edo hipotekaren ordainketak pobrezia larrian 113.000 familia uzten ditu, 39.000 familia segurtasunik gabeko etxebizitzetan bizi dira eta 52.000 etxe desegokian bizi dira.

Aipagarriak dira, halaber, EAEko bazterkeriaren argazkia egiteko ondorengoak. 2008az geroztik, diru-sarrera gehien eta gutxien dituzten biztanleen arteko aldea % 18 baino gehiago hazi da; genero-arrakalari dagokionezeta guraso bakarreko etxeetan emakumea etxe buru den kasuetan % 32 inguru kokatzen da gizarte-bazterketa; gizonezkoak familia eusten dute eta bazterketa ematen da % 15,5an, eta emakumeak eusten badute % 18a; atzerriko pertsona bat buru duten 10 familiatik ia 6 dira bazterkeria egoeran larrian daudenak.

Txostenean, gogo-aldartearekin eta osasun mentalarekin zerikusia duen alderdi bat nabarmentzen da; pandemiaren ondoren, euskal biztanleen %49,3k uste du bere gogo-aldartea okerragoa dela, eta diagnostikatutako familiako kideren bat duten familien ehunekoa %14tik gorakoa da.

Hala eta guztiz ere, egoera ahulean dauden familien aktibazio-maila handia da, pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonak pertsona pasibo eta motibaziorik gabeko pertsona gisa estereotipatzen saiatzen bada ere, batzuetan, kriminalizatzera helduz, gizartean dagoen ideia hori guztiz baztertzen du.

Txostena aztertu ondoren, bistan da EAEn pobrezia eta gizarte-bazterketa gero eta errealitate kezkagarriagoa dela, eta argi dago egungo politika publikoek ez diotela behar den erantzuna ematen.