LANGABEZIA DATUAK
Gazteen langabeziak gora egin du eta pandemiaren aurreko mailaren gainetik dago
Hala ere, gazteen langabeziari buruzko datuek zifra negatiboak dituzte. Irailean 576 langabe gehiago izan dira, eta guztira 11.610 gazte langabe daude. Datu hori pandemiaren aurreko mailaren gainetik dago, eta gazteenen artean dagoen prekarietatearen erakusle argia da.
Kontratazioaren datuek desenpleguaren datuekin kontrastatzen dute, sinatutako kontratu berrien kalitatea ez baita ona. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %73 aldi baterakoak izan ziren, hau da, irailean sinatutako lau kontratutik ia hiru aldi baterakoak izan ziren Hego EHn.
Nabarmendu behar da, halaber, langabezian izena eman zuten pertsonen % 48k ez zutela langabezia prestaziorik kobratu abuztuan, eta soilik % 33k kobratu zutela kotizaziopeko prestazioa.
ELAk azpimarratu nahi du datu horiek kontratazio berrien prekarietatea eta langabeen babesgabetasuna erakusten dutela.