Aita Menniko langileen greba eguna jarraipen zabala izaten ari da

2020/10/14
ELAtik oso positibotzat jotzen dugu Aita Menniko langileentzat deitutako greba egunaizaten ari den jarraipena. Grebaren jarraipena altua izan da, Eusko Jaularitzak dekretatutako gehiegizko zerbitzu minimoen ondorioz langileen greba eskubidea mugatu dela jakinda.

Arrasateko plazatik hasita manifestazioa egin dute euren lan baldintzak hobetu eta zerbitzuaren kalitatean inbertitzeko eskatuz, eta ehundaka lagun batu dira manifestazioan. Ez zerbitzu minimoek ezta eguraldi kaskarrak ere ez du oztopatu kaleak hartzeak.

ELAtik eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiogu gaurko egunean langileei babesa eman dieten eragile sozial, alderdi politiko zein herritarrei. Aliantzak ezinbestekoak dira herritarroi eragiten dieten arazoiei erantzun kolektiboak ematerako orduan.

Honakoak dira euren atxikimendua adierazi diguten eragile sozial eta alderdi politikoak: Arrasateko Eh Bildu Elkarrekin Arrasate Arrasateko antikapitalistak Arrasateko pentsionistak Arrasateko Emakumeen Mundu Martxa ELAtik argi daukagu egun garrantzitsua izan dela gaurkoa Aita Menniko langileen lan baldintzen borrokarako.

Betidanik langileak mehatxupean, presiopean bizi behar dituzte euren lan eskubideen aldeko borrokak eta gaurkoan, langileek erantzun irmoa eta kolektiboa adierazi dute. Pribatizatutako osasun publikoaren ere eztabaida kalera ateratzea lortu da. ELAk berriz ere mahai mainean jartzen du hitzarmena negoziatzeko borondatea, baina enpresak edukirik jartzen ez badu mahai gainean, mobilizatzen jarraituko dugu.