Arrasateko Aita Menni ospitaleko langileek laugarren greba eguna dute, hitzarmen duin baten alde

Sindikatuak gogorarazi du ospitalea kudeatzen duen enpresak kaudimen ekonomiko handia duela. Izan ere, azken urtean 1,7 milioi euro gehiago fakturatu ditu enpresak, eta azken 4 urteetan 10 milioi euroko inbertsioak egin ditu. Bitartean, langileek lan-karga handiak dituzte, langile faltagatik eta prekarietate-egoera larriagatik.
Aita Mennik urtero jasotzen ditu milioi euroko partidak Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik - Diru-sarreren hiru laurden baino gehiago partida publikoetatik datoz -. "Bitartean, sistema honek eta enpresak interes ekonomikoak lehenesten jarraitzen dute, eta Aita Menniko langileen egoera horren adibide argia da. Erakundeek beste aldera begiratzen jarraitzen dute, eta langileek, lan egiten duten bakoitzean, euren bizitza arriskuan jartzen dute gaixoen bizitzak artatzeko ", esan du ELAk.
Sindikatuak mobilizazioekin eta grebekin borrokan jarraitzeko beharra aldarrikatu du, langileen eskubideak defendatzeko eta arazoa eztabaida sozialaren erdigunera eramateko.