Arrasateko etxez etxeko langileek manifestazioa egingo dute urriaren 3an
 
                
              
              Prentsaurrekoa eskualdeko feministen eta pentsionisten babesarekin egin dute.
              
              Clece-zaintzen enpresako grebalariek prentsaurrekoa egin dute euren egoeraren berri eman eta berau salatzeko urriaren 3an egingo duten manifestazioa iragartzeko. Izan ere, 3 hilabete daramatzate etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greban. Hori dela eta, urriaren 3an Arrasateko kaleetan egingo duten manifestazioan parte hartzeko eskaera egin diete herritarrei.
