Eibarko proba bankuko langileek greba mugagabea hasi dute bi langile kaleratuak izan direlako

2019/03/26
Eibarko Proba Bankuko (Banco de Pruebas) langile denak, bat izan ezik, greba mugagabe bat hasi dute bertako bi langile kaleratuak izan ondoren. Kaleratze hauek hausteskunde sindikalak bultzatzen ari zirela gertatu dira

ELAtik hauteskundeak bultzatzeko asmoa jakinarazi eta kandidaturen orria enpresari entregatu zitzaion egun bertan, honek bi kaleratze hauekin erantzun zuen. Gainera, kaleratze orrian iadanik onartzen du ez dagoela arrazoi objetiborik neurri hori hartzeko, bertan kaleratzearen inprozedentzia onartzen bait du.

Aurretiaz, enpresa honetako langileak irainak, murrizketak eta neurri erregresiboak pairatzen zetozen. Horregatik, bi langile hauen despidoarekin, ez zuten iñolako zalantzarik izan greba mugagabe bat hasteko. Greba hau ez da bertan behera utziko bi langile hauek enpresan berriro hartzen ez dituzten bitartean. Honetaz gain, bestelako mobilizazioak ari dira antolatzen protesta moduan.

Ostiral honetan, Martxoak 29, eguerdiko 12.30etean kontzentrazio bat ospatuko da Unzaga Plazan.