Batasunak dakar indarra, denok batera pentsio publiko duinen alde

2019/11/06
Debagoieneko pentsionistek, eragile sozialek eta hainbat elkartek, Azaroak 16ko menifestaziora joateko deialdia egin dute.
Debagoieneko pentsionistak, eragile sozial eta eskualdeko elkarteekin bat eginik prentsaurrekoa egin dute gaur Bergaran. Deialdia egin dute azaroaren 16an pentsio publikoen aldeko manifestazioetan parte hartzeko.
 
Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bukatutzat jotzen du hitzen garaia, eta ekintzetara pasatuko direla iragarri du. 22 hilabetez izan dira kalean protestaldiak egiten. Aldarrikapenetariko apur batzuk lortu dituzte baina pentsio publikoen sistema oraindik bermatu gabe dago. Gainera 1080 eurotako pentsio duinak edo KPIaren araberako igoerak ez dira errealitate bihurtu. Horrez gain gogora ekarri dute emakume pentsionista ugarik bizi duten egoera latza.
 
Sindikatu, gazte, dendari elkarte eta bestelako taldeek bat egin dute deialdiarekin eta herritar guztiak animatu dituzte Azaroak 16an Euskal Herriko lau hiriburutan eta Eibarren deitu diren manifestazioetan parte hartzera.