Bergarako Betiko Industriako akordioak langileen aldarrikapenen zati handi bat jasotzen du

2021/04/19
Bergarako Betiko industriako langileek hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa lortu dute, eta, horrela, bertan behera geratu da apirilaren 19tik aurrera deitu duten greba mugagabea. Enpresaren proposamenak, azken orduan aurkeztutakoak, hobekuntza batzuk jasotzen ditu. Adibidez, KPI+%1,5eko igoerak ezartzen dira, eta KPI 0koa izango da negatiboa denean. Era berean, nabarmen hobetu da gaueko ordutegian lan egiten duten langileen osagarria.

ELA pozik agertu da akordio horrekin, eta zorionak eman dizkie langileei, bat egitea eta antolatzea erabaki dutelako, greba mugagabea deituta. Enpresa negoziatzera eseri bada eta eduki nahikoak eskaini baditu, plantillak planto egin duelako eta mobilizatzea erabaki duelako izan da.