Bergarako Zuber enpresako beharginek greba egingo dute

Zuber S.A. Bergarako enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute otsailaren 9tik aurrera, bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, enpresak 2020ko abendutik ez die soldatarik ordaindu enpresan dauden 8 bat langilei.
Era berean, enpresak dagoeneko jakinarazi dio langileen ELAko ordezkaritzari enpresa behin betiko ixteko asmoa duela. Hala ere, gaur egun, langileek lanean jarraitzen dute, eta enpresako zuzendaritzak ez du aurkeztu itxiera hori justifikatzeko dokumentazio nahikorik.
Aste betez lanuzteekin egon eta gero, greba mugagabera joateko erabakia hartu dute langileek.