36 eguneko grebaren ostean Eibarko tiro-bankutik kaleratuak izan ziren bi langileak berriz onartu dituzte

2019/04/30
Kaleratzeak martxoaren 15an izan ziren; hortik aurrera, greba mugagabeari ekin zioten enpresa honetako zortzi langileetatik zazpik. Bestalde, orain dela urtebete beste bi langile kaleratu zituzten. Honetaz gain, BOPEko zuzendari berria izendatu zutenetik lan baldintzen aldaketak etengabekoak izan dira.

 Bi langileak berriro hartzera behartuta sentitu da enpresa 36 egunetako grebaren ondoren.