GREBA ATEZAINAK

Eibarko Unbe eta Ipuruako udal atezainak grebara doaz

2025/01/15
Lan baldintzetako prekaritatearekin amaitu asmoz 6 greba egun egingo dituzte urtarrilean eta Udalak konponbiderik jarri ezean mugagabera joko dute urtarrilak 31tik aurrera

Eibarko Udalak kudeatzen dituen Unbe eta Ipurua kiroldegiko atezainak udal langileak dira eta harreraz gain lan administratiboak egiten dituzte. Urteak daramatzate modu prekarioan lan egiten.

Langile gehienak emakumeak dira eta bai soldatari dagokionez, baita aurten ezarri dieten egutegia kontuan hartuta, diskriminazioak ari dira jasaten beste udal langileekin dagokienez. Egiten duten lanak behar lukeen soldataren azpitik daude.

Egutegiari dagokionez, urtean 60 egunetik gorako ordaindu gabeko disponibilitatea ezarri diete aurten. Honek lana eta bizitza bateragarria izatea oztopatzen du. Enpleguari dagokionez, langile guztien egonkortasuna ere aldarrikatzen dute.

Negoziazioek ez dute emaitzarik eman, azken bilera astelehen honetan egin da, beraz urtarrilaren 18, 19, 20, 24, 25 eta 26an grebara joko dute. Ez bada konpontzen, urtarrilaren 31tik aurrera greba mugababea izango da.

Langileek Udalari negoziazioa eskatzen diete eta esandako aldarrikapenak bere egin ditzala. Zerbitzu publiko kalitatezko bat eman ahal izateko langileen diskriminazio eta prekaritatea albo batera utzi eta lan baldintza duinak eta berdintasunean oinarritutakoak bermatu ditzan borrokan jarraituko dute.