ELA eta LAB sindikatuek kaleratzeen aurkako txostena aurkeztu dute

Kaleratzeak ez onartzearen arrazoiak hauek dira:
.- Izandako bileretan argi geratu da EDESA INDUSTRIAL eta GEYSER-GASTECH enpresak CNA taldea osatzen dutela.
EDESA INDUSTRIAL eta GEYSER-GASTECH, CNA Groupek bezala, nagusi berbera dute, zuzendaritza komertzial bakarrarekin, logo berberarekin eta CNA taldeko enpresa guztiek CATA, EDESA, FAGOR, ASPES, NODOR y APELSON markak erabiltzen dituzte.
.- Eztabaida epearen barruan, sarritan eskatu zaie enpresa ezberdinetako datu ekonomikoak aurkeztea, batzuk berandu eman zaizkigu, (batzuk urriak 3an, 20 egun berandu) EDESAko kontsolidatuak eta epea bukatu baino bi egun aurretik CATAkoak.
CNA taldea osatzen duten beste enpresen inguruko daturik ez dugu. Horregatik behin eta berriro eskatu izan dugu kontsulta epea luzatzea.
.- Zuzendaritza asmo txarrez negoziatzen aritu da, bolondresei proposamenak mahaitik kanpo eginez eta azken erabakia orain dela hiru hilabete eginiko bideragarritasun planaren inguruan hartu da. Gaur egun ez dakite plan hau aurrera eramateko inor prest egongo den ere.
.- Enpresak behin eta berriro esaten zuen ezinezkoa zela Garagartzan produkzio ezberdinak mantentzea, alokairua oso garestia zela argudiatuz. Baina pabeiloiaren jabea den EKIMENBERRIrekin harremanetan jarri ondoren, erabilitako zatiaren alokairua bakarrik jasotzeko prest zeudela ziurtatu ziguten.
Sarri teknikariek jakin arazi digute, Garagartzatik kanpo lana ateratzeak poduktuak koste handiagoa izatea eragingo zutela. Hori dela eta Garagartza irekita mantentzeko eskaera egin dute langileek, horrela bideragarritasun planean jasotakoak baino lan postu gehiago ere bermatuko zirelarik.
.- Zuzendaritzak dio 15 milioi behar dituela lanean hasteko, oraindik akordiorik ez duen bi inbertsoreren beharra duela, ez duela Euskal Herrian produkzioa mantendu eta bere helburu bakarra salmenta dela, baina horretarako ere FAGOR marka erabiltzeko aukera ez du ziurtatuta.
.- Langileok bolondresak eta aurrejubilazioen proposamena egiten dugu, besteentzak suspensioko EREa mantendu. Hau, nor etorriko den eta zer nolako etorkizunerako proiektua duen jakin arte behintzat. Baita ere hiru aldekin akordioa (FAGOR, EDESA eta LANGILEAK), benetako proiektu industrila bultzatuz eta lanpostuak bermatuz