ELA pozik agertu da Stadler enpresan Enplegu Erregulaziorako Espedientea kentzearekin

2021/07/16
Oñatiko STADLER, S.A. enpresak, 65 langile dituena, 12 pertsona kaleratu nahi zituen Enplegu Erregulazio Espediente bat aurkeztu zuen duela hilabete baino gutxiago. Era berean, %30eko soldata-jaitsiera planteatu zen enpresan geratzen ziren langileentzat. Bada, uztailaren 16an enpresak espedientea erretiratzea erabaki du. Sindikatuaren iritziz, enpresako langileek mobilizazioekin Enpresak erabaki hori hartzea lortu dute.

Hasiera-hasieratik, ELAk mobilizazioak bultzatu zituen Zuzendaritzari presioa egiteko, eta planteatutako neurriak kentzeko eskatu zuen. Uztailaren 8an bi orduko lanuztea egin zen eta uztailaren 13an lanaldi osoko lanuztea; bi jardunaldiek langileen gehiengoaren babesa izan zuten. Gaur, uztailak 16, greba mugagabea zegoen deituta, enpresak espedientea kentzen ez bazuen.

ELAk argi du enpresak espedientea erretiratzea erabaki duela greba mugagabearen deialdiaren ondorioz eta aurreko bi mobilizazioek izandako arrakastagatik. ELAren ustez, grebek horrelako gatazkei aurre egiteko funtsezko zeregina betetzen duten beste froga bat da, baita afiliazioari eustea ahalbidetzen dion erresistentzia-kutxa ere. Azkenik, ELAk Stadlerreko langileak zoriondu ditu antolatu eta mobilizatzeko elkartu direlako. ELArentzat hori da bidea.