ELAk Aita Menni ospitaleko eta kanpoko zentroetako langileak grebara deitu ditu apirilaren 21etik 25era

2022/04/13
Dagoeneko 23 greba egun eginak dituzte langileek eta enpresaren zuzendaritzak langileen lan hitzarmena hobetzeko borondaterik gabe jarraitzen du. ELAk dei egiten Arrasateko herritarrei langileek deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Aita Menni taldea Gipuzkoako Osasun mentaleko sarean dagoen enpresarik garrantzitsuena da eta ospitaleko unitateen %80k hitzarmenak ditu Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta EAEko aldundiekin. Guztira 500 langilek osatzen dute Aita Menni eta Gipuzkoan dauden osasun langileen %60 suposatzen du. EAEko osasun sarearen alderaketa bat egingo bagenu, Gipuzkoa da erdi eta epe luzerako egonaldiak dituzten osasun mentaleko ospitale publikorik ez duen lurralde bakarra.

ELAk Aita Menniko langileek sufritzen duten prekarietatea behin eta berriro salatu du azken urteotan. Lanaldi partziala duten langileak nabari dira Aita Mennin, lan kargak gero eta handiagoak dira eta rotazio handia dago bertan, langileek eurek Osakidetzara jotzea erabakitzen dutelako lan baldintza hobeen bila. Horrek guztiak pazienteen arretan zuzeneko eragina dauka, ez baitago denbora nahikorik pazienteak artatzeko. Baina erakunde publikoek eta enpresak entzungor egiten diote egoera honi.

Onartezina da ELArentzat negozioa lehenestea osasunaren aurretik. Gainera, Aita Menni taldeak sekulako egoera finantzieroa du, milioika euroko irabaziak izan ditu urtetan eta azken lau urteetan 20 milioi euroko inbertsio materialak egin ditu, langileen lan baldintzak alde batera utziz. Diru publikoa oinarritzat duen enpresa baten errentagarritasuna osasuna eta bizitzaren aurretik jartzea larritzat jotzen du ELAk.

ELAk negoziatzeko borondatea agertu nahi dio enpresako zuzendaritzari, behin betikoz gatazkari irtenbidea eman ahal izateko. Baina Osakidetza, Aldundia eta osasun mentaleko eskumena duten instituzio ezberdinei ere berehalakoan Aita Menniko langileek aurrera eramaten ari diren lan gatazkan esku hartu, eta lan baldintza duinak bermatzeko pausuak ematea eskatu nahi die.

Bide batez, ELAk dei egiten Arrasateko herritarrei langileek deitutako mobilizazioetan parte hartzera.