LAN HERIOTZA ARRASATEN

ELAk eraikuntzaren sektorean esku hartzeko eskatu dio administrazio publikoari, lan heriotzak saihesteko

2023/07/27
Eraikuntzaren sektorean esku hartzeko eskatu dio ELAk administrazio publikoari, uztailaren 17an, Arrasateko Marset enpresan gertatu zen azken lan heriotza salatzeko egindako elkarretaratzean. Sindikatuak gogorarazi du sektore horrek lan baldintza bereziki gogorrak dituela, eta berehala hartu behar direla neurriak. Elkarretaratzean, sindikatuak araudia betetzeko eskatu du, sektoreko langileen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen duten etengabeko ez betetzeak saihesteko. "Nahitaezkoa da enpresek prebentzio araudi osoa betetzea, gehieneko lanaldiak errespetatzeaz gain, lan baldintza osasungarriagoak bermatzeko", dio.

Sindikatuak gogorarazi duenez, lan baldintza bereziki gogorrak dituen sektorea da: lanaldi luzeak, lan karga oso altuak eta prebentziorik ez. Datuek berresten dute errealitate hori. Azken lan heriotza kontuan hartuta, gutxienez 31 langile hil dira lanean Hego Euskal Herrian, horietatik lau eraikuntzan.

ELAk adierazi du sektorean ezbehar tasa handia dagoela, besteak beste, lanaren berezko ezaugarriengatik, prebentzio arauak betetzen ez direlako eta gero eta gehiago azpikontratatzen delako; horren ondorioz, gero eta maizago gertatzen dira horrelako istripu ez traumatikoak.