ELAk kargu hartu dio Arcelor-Mittal multinazionalari Bergarako lantegian kaleratze gehiago egiteko asmoa duelako
Arcelor Mittal taldeko zuzendaritzak atzo enpresa-batzordeari jakinarazi zion Bergarako lantegian berriz ere kaleratzeak egin nahi dituela. Hau ikusirik ELAk honakoa adierazi nahi du:
- Multinazional honek Bergarako lantegia erosi zuenetik ez da inbertsiorik egin; ez da ageri enpresaren inolako konpromisorik. Altos Hornos zenean langile kopurua etengabe murriztu dute; orain lanean ari direnen batez besteko adinak nabarmen uzten du Arcelor Mittalen helburua urte gutxiren buruan ixtea dela.
- Enpresak logistika esternalizatu nahi du, edo bestela langileak aurrez erretiroa hartzera behartu, baina edonola ere etorkizuneko ez du konpromisorik hartzen.
- ELA oso kezkatuta dago, izan ere, epeka egiteko asmoa dagoen itxiera bat izan bailiteke hau, duela urte asko planifikatua. Inbertsioak egin behar dira, egungo jarduera eta lantegiaren etorkizuna bermatuko bada.
- Bergarako lantegiaren etorkizuna zalantzan dagoelarik, Jaurlaritzak ere ezin du ezikusiarena egin. ELAk nabarmendu nahi du Lakuako gobernuaren industri-politika ereduak -bere oinarriak, patronal eta enpresei beti men egitea eta inolako betekizunik ez dakarten laguntzak ematea- hondoa jo duela. Beste enpresa batzurekin batera, Arcelor Mittal ere Euskal Herriko industria eraisten ari da, baina sailburuak babesa ematen dio bere instalazioak bisitatuaz; aurten bertan ere hori gertatu da. Bertoko industriaren alde egitea gure herriaren oraina eta geroa defenditzea da.