ELAk Urrestarazu Metalworkingeko lehen lan hitzarmena lortu du

2019/05/28
Soraluzeko Urrestarazu Metalworkingeko langileek lehen enpresa hitzarmena sinatzea lortu dute enpresako zuzendaritzarekin. Horretarako, erabakiorra izan da greba deialdia; izan ere, hasera batean, zuzendaritzak ezezko borobilarekin erantzun zuen.

Edukiak hauexek dira:

-2019 %2ko igoera.

-2020 KPI+1 gutxienez %2ko igoerarekin.

-Absentismoagatik ezingo da kaleratzerik egin.

-Aldi baterako lan ezintasunean bai gaixotasunekoak eta baita ere lanekoetan enpresak osagarriak ordainduko ditu.

-Enpresako gutxieneko soldata taulak adostu dira.

-2011 urteko Gipuzkoako metaleko hitzarmena izango da hitzarmen honen oinarria eta hitzarmen hau aldatzen bada, langileak izango dute azken hitza.