Elgoibarko herri-lanetako Brigadako langileek euren lan baldintzak hobetzea eskatu diote Udalari

Salatu dutenez, euren arduradunak orain dela bi urte hartu zuen erretiroa eta ez dute haren ordezkorik ekarri. Badute zerbitzuetako buru bat, baina bulegoko lana egiten du bereziki, eta langileekin egongo den arduradun bat behar dute, kalean, lana antolatzeko eta lantaldeak eraginkortasunez funtzionatu dezan. Gehitu dutenez, lana ez dago ondo sistematizatuta, eta ondorioz, nahasmen handia dago lanak nork eta nola egin behar dituen jakiteko eta ardurak zehazteko.
Gogora ekarri dutenez, zazpi urte daramatzate egoera hori pairatzen eta Brigadako beharginen lan baldintzak hobetu ezean, urriaren 25ean epaiketa izango dute. Halere, langileek argi utzi dute “penagarria” iruditzen zaiela epaitegiraino ailegatu behar izatea. “Oraindik garaiz gabiltza konponbidea emateko", azpimarratu dute.