STADLER S.A. (Oñati)
Enpresak Enplegu Erregulazio Espedientea tramitatuko du, 58 langile kalean utziz

Enpresa konkurtsoan dago 2024ko uztailetik; inbertsorerik ez dagoela argudiatuz Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) tramitatzeari ekin dio. STALDER-ek automozio sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak manufakturatzen ditu.
Enpresa konkurtso egoeran dago; behin likidazio fasean sartuta kaleratze kolektiboak planteatu ditu. Enpresak salmenten jaitsiera argudiatzen du itxieraren arrazoi gisa: salmentak jaitsi direnez, gastuen partidei ezin dietela aurre egin diote.
Langile guztiei eragingo dien EEEa aplikatzeari ekin diote; hau da, 58 langile kaleratuko dituzte datozen hilabeteetan. Hau guztia enpresaren kudeaketa kaxkarren ondorioa da; ez da egun batetik bestera gertatutako kontua, eta enpresak ez ditu egoeraren azalpenak gardentasunez adierazi. Itxiera honen ardura enpresarena da, eta beste behin, ondorioak pairatzen dituztenak langileak dira.