EKIDE GROUP (ARRASATE)
Enpresak kaleratzeak mantentzen ditu

Martxoaren 20an burutu da ERE negoziaketako bigarren bilera. Egoera honetara iristeko arrazoia argia da: enpresako zuzendaritzaren kudeaketa txarra. Enpresa batzordeak kaleratzeak ekidingo dituen konponbide bat negoziatzeko beharra luzatu dio zuzendaritzari.
Zuzendaritzak bere gain hartu ditu azken urtetan egindako gestio eskasak, eta horrek ekarri gaitu gaur egungo egoera ekonomikora. Horren aurrean eta aurrerantzean enpresaren bideragarritasuna lortzeko aitzakipean, 15 pertsona kaleratuko dituen ERE baten planteamendua mahaigaineratu du.
ELAtik argi utzi dugu ez ditugula kaleratzerik onartzen. Enpresak EREa erretiratu eta konponbidea enpresa batzordearekin batera negoziatzeko proposamena luzatu diegu. Enpresak irteera traumatorikorik gabeko proposamena baloratuko duela adierazi digu.