STADLER (OÑATI)

ELAk enpresaren itxiera zuzendaritzaren kudeaketa txarraren ondorio dela salatu du

2025/03/11
Akordiorik gabe amaitu zen martxoaren 7an EREaren kontsultaldi epea, eta apiriletik aurrera kaleratzeei ekingo die enpresak

Stadler, automozio sektoreko Oñatiko (Gipuzkoa) enpresa bat da, eta 58 langilek egiten dute lan bertan. Enpresak EEE (Enplegu-Erregulazioko Espedientea) aurkeztu zuen era orain jakinarazi du kaleratzeei ekingo diela apiriletik aurrera eta kalte ordainak ordaintzeko gai ere ez direnez langileek FOGASAra jo beharko dute. Ondorioz, eta kaleratuak izateaz gain, zor zaien kalte ordainaren zati bat kobratu gabe geratu dira.

Azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz, enpresa konkurtso egoeran sartu zen 2024ko uztailean, eta plantilla osoari eragiten dion ERE bat aurkeztu zuen ondoren. Negoziaketek ez dute balio izan langileen lanpostuak eta lan-baldintza bermatzeko, akordiorik gabe bukatuz prozesua.