Galvanizados Olaizolako langileak greban dira bere soldaten alde borrokatzeko

2022/05/27
ELAk Galvanizados Olaizolan (Zumaia) deitutako grebak erabateko jarraipena izan du. Langile guztiek bat egin dute deialdiarekin, 2022rako Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenetik eratorritako soldata igoeraren defentsan. Patronalak uko egin dio Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenak jasotzen duen soldata igoera aplikatzeari, alegia, 2021eko KPItik eratorritako %6,5eko igoerari, nahiz eta langileek jasotzeko eskubidea duten, sektoreko enpresa delako. ELAk dagoeneko iragarri du enpresak ez badu soldata igoerarik egiten, ekainaren 10ean eta 17an greban izango direla berriro.