Greba mugagabea hasi da eta ekoizpena gelditu dute
Comercial Alkorta Anaiak (Bacalaos Alkorta) enpresako produkzioko ia langile guztiek bat egin dute gaur, abenduak 9, hasi den greba mugagabearekin. ELAk salatu du lehenengo egunetik hasi dela enpresa grebalariak ordezkatzen eta grebarako eskubidea urratzen.
Elgoibarren (Gipuzkoa) dagoen enpresa bat da, eta bakailaoa manufakturatzen dute bertan. Guztira, 42 pertsona daude plantillan baldintza prekarioekin, eta horrek greba mugagabea eragin du.
Hauek dira aldarrikapen nagusiak:
• 1.500 euroko gutxieneko soldata.
• Enpresa hitzarmena.
• Lan erreformen aurkako blindajeak.
• Lanorduak murriztea.
• Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioa mugatzea.
• Baja osagarriak.
• Antzinatasun plusa sortzea.
• Laneko osasuna babesteko benetako neurriak.
• Bestelakoak.