Manufacturas Resort (Eibar)

Bertan behera astelehenean hastekoa zen greba mugagabea

2023/05/12
Langileek lortu dute KPI+0.5eko soldata igoera adostea enpresaren zuzendaritzarekin 2023.urterako

Bertan behera geratu da astelehenerako, maiatzaren 15erako, Eibarko Manufacturas Resort enpresan deitutako greba mugagabea zuzendaritzarekin KPIa bermatzeko akordioa lortuta. Oraindik sinatzeke dago, baina proposamena ikusita, langileek erabaki dute greba bertan behera
uztea. Beste behin agerian geratu da greba eta mobilizazio gaitasuna direla lan baldintzak hobetzeko gakoa.