TTT BERGARA

Greba uztailaren 15tik 17ra

2024/07/08
Enpresako hitzarmena berritzeko negoziaketak blokeatuta daude. Hori dela eta, greba deialdia egin du enpresa batzordearen gehiengoak (ELAk 2 kide ditu, CCOOk 1). 60 langile inguruk egiten dute lan bertan eta tratamendu termikoko lanak egiten dituzte.

2023. urteaz geroztik ari dira enpresako hitzarmena negoziatu nahian. Aurrerapausorik ematen ez zela ikusirik, langileen asanbladaren gehiengoak ezetz bozkatu zuten enpresaren azken proposamenari. Hori dela eta, uztailaren 15tik 17ra greba deitu dute. Garbi dute lan baldintzak hobetu behar direla eta enpresak horretarako gaitasuna baduela.