NATRA (OÑATI)
Grebak eta lanuzteak enpresaren blokeoari aurre egin eta hitzarmen duin bat lortzeko
Ondorengo mobilizazioak onartu dira:
Urtarrilak 30 eta otsailak 1: bi orduko lanuzteak txanda bakoitzeko
Otsailak 6 eta 8: 4 orduko lanuzteak txanda bakoitzeko
Otsailak 13 eta 15: egun osoko greba
Enpresaren zuzendaritzak oso gogor jokatu du flexibilitatea handitzeko neurriak eta 4.txanda zabaltzeko neurriak lortzeko. Langileek argi dute produkzioa antolatzeko enpresaren proposamen hau oso kaltegarria dela lan osasunerako, jakinda gainera egun badituztela nahikoa neurri beraien beharrei erantzuteko.
ELAk argi du garaia dela soldatek KPItik gorako igoerak izateko eta langileon bizitzak duinduko dituen hitzarmen bat lortzeko: errelebo kontratua, kategorien eguneratzea, “fijo-discontinuo”en lanerako segurtasuna, lan-erreformen aurkako blindajeak...