Komisaldegi eta eraikin judizialetako garbikuntzako langileek 65 egun daramate greban

Hiru sektoreak administrazioaren azpikontratak izanik ere, ezberdintasun garbia dago beren artean: kale-garbikuntzan %80 gizonezkoak direla eta beste bi sektoreetan %95 emakumezkoak.
Eusko Jaurlaritzako Justizia- eta Segurtasun-Sailek aukera ezinhobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa. Egungo legeriak administrazio publikoei aukera ematen die kontratazio publikoan diskriminazioei aurre egiteko, generokoak barne, gizarte‑klausulen bidez. Beraz, bi sektoreetan publikatuko diren baldintza-orriek badute legearen babesa soldata-arrakala ezabatzeko helburua duen neurriak jasotzeko.
Sektoreko langileek irailaren 19an hasi zuten greba, eta 65 egun daramate greban, Garbialdi enpresak gatazkari behin betiko konponbidea emango dion negoziazio seriorik abian jarri gabe. Horregatik, langile grebalariek mobilizazio hauen bidez exijitzen dute benetan inplikatu daitezela Justizia- eta Segurtasun-Sailak, batetik, eta Garbialdi, bestetik, garbikuntzako sektorean soldata-berdintsasuna lor dadin.