Natra (Oñati)
Langileek ekoizpena geldiarazi dute bigarren lanuzte egunean

ELAk 13tik 8 ordezkari ditu, eta urte bat baino gehiago daramatza enpresa hitzarmena berritzeko negoziazioetan. Alferrik, ordea. Enpresak proposamen atzerakoiak jarri dut mahai gainean, eta langileek mobilizatzea erabaki dute. Aste honetan bi orduko lanuzteak egingo dituzte bi egunez, eta datorren astetik aurrera indartuko dituzte, enpresak jarrera aldatu ezean. Gainera, Oñatin bertan manifestazioak egiten ari dira goizeko eta arratsaldeko txandetan.
Enpresak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi, kontrakoa baizik. Langileei zenbait baimen ukatu dizkie, deskantsuak murriztu, beste langile batzuei ez die kontratua berritu... Halako neurriak hartu ditu, gainera, mobilizazioak hasi direnean. ELAk argi du langileak zigortzeko neurriak besterik ez direla. Langileek, ordea, argi dute enpresaren blokeoaren aurrean, borrokan eta grebekin jarraituko dutela eduki duinak izango dituen hitzarmen bat lortu arte.
Honako hauek dira langileen eskaera nagusiak:
- Soldata igoera duinak
- Errelebo kontratua bermatzea
- txandaren lan baldintzak hobetzea
- Lan erreformen aurkako bermeak
- Aldizkako lan kontratu finkoa dutenen estabilitatea
- Kategoria eguneraketak