MEK LEMA Elgeta
Langileek kontzentrazioa egin dute lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen kolektibo baten alde

Negoziazioan urratsik egin ezean, gatazka gogortu daitekeela adierazi du enpresa batzordeak.
Elgetako (Gipuzkoa) Mek Lemako langileek ordubeteko kontzentrazioa egin dute, 13:30etik 14:30era, enpresaren aurrean. Enpresa batzordeak (2 ELA, 2 LAB eta 1 CCOO) hainbat bilera egin ditu zuzendaritzarekin, baina ez du lortu negoziazioan aurrera egitea. Horrela, sindikatuek aldebakarreko mobilizazioa egitea erabaki dute. Lehenengo mobilizazioak abenduaren 2an eta 4an izan ziren.
Negoziazioan aurrerapausorik eman ezean, gatazka gogortu daitekeela adierazi du enpresa batzordeak.