NATRA (OÑATI)

Langileek lanuzteekin jarraituko dute martxoaren 24a arte

2024/02/15
Oñatiko Natra txokolate enpresako langileek greba eguna dute, eta ekoizpena geldiarazi dute berriro ere. Orain arte deitutako azken mobilizazio eguna denez, langileek asanblada egin dute, eta gehiengo zabal batek (223 baiezko / 4 ezezko / 3 txuri) erabaki du mobilizazioekin jarraitzea. Hori dela eta, lau orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean egunero Aste Santuak arte (martxoak 24).

Natra enpresak 300 langile ditu, eta txokolatea eta horri lotutako produktuak egiten ditu (Zahor enpresa zena da). ELAk 13tik 8 ordezkari ditu, eta urte bat baino gehiago daramatza enpresa hitzarmena berritzeko negoziazioetan. Alferrik, ordea. Enpresak ez du negoziaketekin jarraitzeko jarrerarik erakutsi eta lehen egunean egindako proposamen atzerakoiak planteatzen jarraitzen du.

Negoziatzeko asmoa ez erakusteaz gain, langileei zenbait baimen ukatu dizkie, deskantsuak murriztu, beste langile batzuei ez die kontratua berritu... Halako neurriak hartu ditu mobilizazioak hasi direnean. ELAk argi du langileak zigortzeko neurriak besterik ez direla. Langileek, ordea, argi dute enpresaren blokeoaren aurrean, borrokan eta grebekin jarraituko dutela honako edukien alde:

  • Soldata igoera duinak
  • Errelebo kontratua bermatzea
  • 4. txandaren lan baldintzak hobetzea
  • Lan erreformen aurkako bermeak
  • Aldizkako lan kontratu finkoa dutenen estabilitatea
  • Kategoria eguneraketak